XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Durango TXAUNBURU BARRIJA.- Illa onen lenenguan, edo lengo igandian, egin eban gure txaunburu barrijak bere lenengo itzaldija erri onetan.Entzutia euki gendun euzkeltzalia zala, eta alantxe da, txonitz ederra egin eban euzkera garbijan.
Ondo etorrija ixan bedi Abaitua'tar Pantzeska jauna.
ABESPATZA'REN ETORREREA.- Igandian eta gabeko 8'-etan etorri ziran Santander'tik gure abeslarijak (orfeonistak).
Erri gustija urten yaken geltokira Udala buru zala bere ikurriñagaz.
Ezin leike argitaldu ango poza; bakarrik esango dot Ezkurdi argi-argi egon zala apainduta eta etxietako leyuak be eskei-oyalakaz eta argiiakaz dotore-dotore egozala.
Udaletxian emon eutsen ondo-etorrija errijaren ixenian alkatiak; eta gero, erespatza ta abespatza, bijak alkarregaz ioan ziran Ezkurdi'ko kioskora, eta an abestu eben
Zorijonak, eta ekin olantxe aurrerantzian be errijaren goralbenerako.
OGIJAREN GORA-BERAK.- Aspaldijan ogija urri dabil erri onetan, eta larri dabiltzaz or topatu eziñik.
¿Nun dao ori
Kirikiño ¿zer jazoten yako koiperik eztaukon
Onen ganian emengo Udala'k azkenengo batzarrian erabagija artu eban jakiñen ganera ipintia Perea (gobernadoria) ekarri dayala Durangora garija, uruna edo ogija, errija larri-larri dagola-ta; jaramonik ezpadau eiten... ¡or konpon!! esanagaz etxera duazala kontzejal gustijak, dana bertan-bera itxita
NASTE-BORRASTE.- Txatxarramendi'n udaldija igarota etorri da Olano'tar Ander'en sendija.
Landaburu'tar Luken etxetik urtetan ikusi dogu, gexo gogorra juanda. Poztuten gara.
Belaustegi'tar Pantzeska jauparija etxeratuta dago gexorik; lenbailen osatuko al da.
Baita gexorik dago Sagastizabal'tar Joseba Mirena; au be ainbat ariñen osatuta ikustia da neure gurarija.
Oñatira juan da Belaustegigoitia'tar Perderika gure ziñegotzi abertzalia.
Eta igandian duaz bertara gure alkate Uribarrena'tar Andoni, Arozena'tar Todor, Garai'tar Joseba, eta Jel-Batzoki'tik gaste aldra eder bat.
MERKATUBA.- Bertan ixan diran saneurrijak: Arrautzak, amabi, 3,25 laurleko. Olluak, bi, 5 ta 6 laurleko. Ollazkuak, bat, 7 ta 9 laurleko. Gaztaya, kilua 2 laurleko. Milikitoyak, amabi, 1,20 laurleko.
Makatzak, amabi, 1,10 laurleko. Piperrak, amabi, 3,25 laurleko. Patatea, arrobea, 3 laurleko.
ARATEGIKO GORA-BERAK.- Lengo illean, Dagonillean, emengo arategijan il dira Abelgorrijak 200, pixua 24.472,50 kilo Txarijak 17, pixua 1.386,50 kilo.
Arategijan gelditu dan diruba... 3.457,75 laurleko. Igazko Dagonillean... 3.105,47 laurleko. Aurten geyago... 352,28 laurleko. SARTAJA.